"Ekoropa" dendak
ez-bota @ 13:11

Duela bederatzi urte, Euskal Herriko lehenengo Ekoropa denda zabaldu zen, Bilbon. Jendeak botatzen duen arropa birziklatu, Zamudioko (Bizkaia) enpresa batean higiene araudia ezarri eta berriz saltzeko moduan jartzea da Ekoroparen xedea. «Jendeak gero eta arropa gehiago erabili eta botatzen du, eta urtean arropa soberakin tona asko sortzen dira. Egoe-ra hori konpontzeko sortu ziren Ekoropa dendak».
Ohiko dendetan ez bezala, Ekoropako produktuak merke saltzen dira. Euro gutxiren truke, jantziren bat lor daiteke. Baina gizarteari mesede hori egiteaz gain, lan egiteko orduan arazoren bat duten pertsonei ere laguntzen die Ekoropak. «Gure dendetan lan egiteko aukera ematen diegu, eta horrela lan munduan murgiltzen dira». Hasieratik, guztira, 49 lanpostu finko sortu ditu Ekoropak, eta orotara, 252 pertsonak parte hartu dute proiektuan.
Gaur-gaurkoz, Ekoropak bederatzi denda dauzka zabalik Bizkaian zehar. Euskal Herrian ez da gehiagorik. Algortan, Portugaleten, Bilbon, Barakaldon, Galdakaon, Durangon eta Ermuan daude Ekoroparen dendak. «1998. urtean zabaldu zen lehena, eta bederatzi urtean gehiago zabaldu dira. Horrek eskaintza badagoela erakusten du, eta etorkizunean gehiago zabalduko dira. Ez bakarrik Bizkaian, Euskal Herri osoan ere bai».
Euskal Herriko gizarteari ekarpen ugari egiten diote denda hauek. Iaz, esaterako, ia arropa tona bi (1.924.027 kilo) kudeatu zituzten Ekoropa dendek. «Horrek ingurumenari mesede egiten dio, baina edukiontzi gehiago egongo balira gehiago birziklatuko litzateke»
«Askok galdetzen digute ea guk arropa hartzen dugun. Guk ez dugu hartzen, birziklatzeko edukiontzietara bota behar dira lehendabizi. Gero gugana heltzen dira, beharrezko prozesua pasatu ondoren».
Albiste osoa hemen http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-05-03&orria=049&kont=007

Zabaldu
del.icio.us
Erantzun bat »
Leire — 2009-03-22 - 16:21:34 GMT 1
Hau ezin dozue beste herrialdeetan dauden charity shop-ekin konparatu. Haiek ere lanpostuak ematen dituzte behar dutenentzat, baina desberdintasuna irabaziak ONG etara doaztela dira eta ez esku pribatuetara.
Hamen arropa erregatzatzea da. Azkoz nahiago dut Ebay-an saldu edo elizara ematea, pobreek erabik ahal izateko ezer ordaindu gabe.
Mutur galanta dekote hauek, euren merkanzia dohain jasotzeagatik eta instituzioen laguntzagaz gainera...
Erantzun bat idatzi